INGURUMENA - 5Gari buruzko luzamen eta eztabaidarik ez Ahetzen !

INGURUMENA - 5Gari buruzko luzamen eta eztabaidarik ez Ahetzen !

Philippe Elissalde Ahetzeko auazpezak duela zenbait astez herriko etxeetara hurbiltzen diren telekomunikazio operadoreak errezibitzeari uko egin du (momentukotz).
Ahetzeko Herritarren Hitza (AHH) elkartearentzat berri on bat da eta gaiari buruzko dudak markatzeko parada on bat bainan, Elissalde jaunarekin maiz baina bat badelako…
Auzapezak Ahetzen hautetsiko taldeak 2020ko irailaren 30eko herriko kontseiluan proposatutako 5Gari buruzko luzamenaren eskaera errefusatzen du.
Bere irudiko 5G gaia ez baita herriko etxean tratatzen den gaia bat.

AHHk bere jarrera fermuki salatzen du.
Luzamen bat (behean hitzaren definizioa aurkituko duzue) gure herrixkan teknologia berriari buruzko informazioak jasotzeko, trukatzeko eta eztabaidatzeko sartze ate bat litzateke.
5G teknologia berriaren kontra izan ala ez, hautu pertsonala bat izaiten da linky (Enedis) edota Gaspar (Ura) kontagailuekin bezala, beraz gure herrixkako hautetsien adosturik luzamen baten onartzeak 5Gren garapena emekituko luke edota pausan ezarriko luke bederen denbora batez…
Eztabaida gehiagorik EZ erradiazio elektromagnetikoari buruz, etorkizun hurbil batean 5Gek arriskutsuak eta orain arte aplikazio berezi batzuendako atxikiak ziren uhin milimetrikoen erabiltzeari buruz, planetan guzian elektrizitate kontsumoaren gorakadari buruz; 1500 astronauta profesionalek eta aro ikertzaileek salaturik gure izarraldera 50.000 sateliteen ezartzeari buruz...

Auzapez jauna, axolagabekeria onartzeko modu bat da! 2020 urteko hasierako txosten batean ANSESek berak aitortzen du "3,5 GHz inguruko [5G-k erabiltzen duen maiztasun banda] esposizioarekin lotura duten eragin biologiko eta osasunerako balizko datu zientifikoen falta", "garatutako teknologiak deskribatzen dituzten datuen beharra eta haien instalazioak lotutako esposizio-mailak ezaugarritzeko eta osasunean izan ditzakeen efektuak ebaluatzeko".
Auzapez jaunarentzat, orduan ez da 5Gari buruzko eztabaidarik izanen da Ahetzen. Antenak eskuin eta ezker loratuko direlarik berriz gaia aipatuko dugu ...

Luzamen hitzaren definizioa: (latinez moratorius, morari: gibelatu) legezko terminoa da ekintza bat gibelatzea edota borondatez etetea emateko erabakia.